Herri aldizkariarekin tutu bat egin duten bi mutiko topatu ditut kalean.
Tutuaren alde batean baten ahoa
eta beste aldean bestearen belarria jarri dituzte,
mutikoek.
Bata besteari sekretu garrantzitsuren bat kontatzen ari da.
Ez dute hain errez lortzen ordea,
barre algaratan lehertzen baitira etengabe.
Jendea joan, jendea etorri,
parkeko izkina horretan jarraitzen dute,
elkarri sekretuak kontatu nahian.
Tarteka-tarteka, posizioak aldatzen dituzte:
zure ahoa, nire belarria, nire ahoa zure belardia.
Herri aldizkariaz egindako tutua lerdez betetzen den heinean,
sekretuak ulertzea are eta zailagoa egiten zaie.
Belarriak berotzea, alta, gero eta errazago.
Category Archives: Uncategorized
Eskertza ariketa (Hankahutsik erara)
Eskerrak eman nahi dizkizut. Gaur nere bizitzan behar nuen guztia jarri duzulako. Faltan neukan dena etxera ekarri didazulako, trukean ezer eskatu gabe. Behingoagaitik zintzoki esan dizut, sinceroki, zer zen behar nuena. Pirotekniarik gabe, floriturarik gabe. Bat eta bi, hau da behar dudana. Eta noski, gauzak zintzoki esaten direnean errazagoa da nahi duguna lortzea.
Nere bizitzak behar zuen guztia ekarri didazu, ez gehiago ta ez gutxiago. Eta eztarritik bera bidaliko dut zuk dakarzuna, gogoz baina astiro irentsi, tarteka dastatuz. Bizirik sentiaraziko nau, eta gogoz beteta, eta aldi berean barrenak lasaituko dizkit, seguro.
Badakizu maite zaitudala, eta ez dut aukera galdu nahi esateko. Bide batez, eskerrak emateko, nire bizitzak gaur behar zuen guztia ekarri didazulako: Ura, botilakoa, litro eta erdikoa; limoiak, dozena erdi; bixita bat. Ze eskasak neguko gripeak, redio.
Gabon bezperan Eibarko Karrikan!
Eibarko Karrika tabernan Dj residente edo holako zerbait bilakatu naute! Jupi! Kontua da Abenduak 24 gauean, gabon bezperan bertan egongo naizela musika eta irudiak ipintzen. Esaten dute 31an denak irtetzen direla eta 24 gauez soilik golfo, galduteiro eta lotsagabeenak. Ea egia den. Ondo legoke!