Ostegunean pintxopote eta biniloak

Ostegun honetan karrika tabernan izango naiz (aspaldiko partez, esango nuke gainera) oso Dj saio berezian. Ostegunetan eta “Back to black” izenpean antolatzen dituzte Dj saioak pintxo-pote (herri askotan egiten den kontu hori) ekimenari laguntzeko. Back to black saioetan biniloaz bakarrik pintxatzen da, garai zaharretan bezala, mp3, ordenagailu edo CDrik gabe. Ostegunean afterpunk, pop ilun eta new wave saioa egingo dut beraz, eta maleta ya bete dut The Cure, Complications, Chamelleons edo Stranglers bezalako taldeen diskoekin… Ederra izango da, seguro!

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>