Nor da oker?

Okerreko palindromo bat da, atzekoz aurrera eta aurrekoz atzera berdin irakurtzen den horietako bat. Egin aproba: o-k-e-r-r-e-k-o. Eta orain alderantziz: o-k-e-r-r-e-k-o. Izen honen azpian duela denbora dexente buruan dauzkadan proiektuak eta aspalditik martxan daudenak izkutatzen dira. Nor da okerreko? Musika jartzaile edo DJ bat, irudi jartzaile edo VJ bat, irrati esatari edo MC bat, entertainer edo pailazo bat, GNU/linux maitale bat, ipuin kontalari edo kitarrajole bat. Hori dena eta beste hainbat gauza gehiago, aurretik atzera edo atzetik aurrera irakurriz gero.