Tag Archives: Hankahutsik

Eskertza ariketa (Hankahutsik erara)

Eskerrak eman nahi dizkizut. Gaur nere bizitzan behar nuen guztia jarri duzulako. Faltan neukan dena etxera ekarri didazulako, trukean ezer eskatu gabe. Behingoagaitik zintzoki esan dizut, sinceroki, zer zen behar nuena. Pirotekniarik gabe, floriturarik gabe. Bat eta bi, hau da behar dudana. Eta noski, gauzak zintzoki esaten direnean errazagoa da nahi duguna lortzea.

Nere bizitzak behar zuen guztia ekarri didazu, ez gehiago ta ez gutxiago. Eta eztarritik bera bidaliko dut zuk dakarzuna, gogoz baina astiro irentsi, tarteka dastatuz. Bizirik sentiaraziko nau, eta gogoz beteta, eta aldi berean barrenak lasaituko dizkit, seguro.

Badakizu maite zaitudala, eta ez dut aukera galdu nahi esateko. Bide batez, eskerrak emateko, nire bizitzak gaur behar zuen guztia ekarri didazulako: Ura, botilakoa, litro eta erdikoa; limoiak, dozena erdi; bixita bat. Ze eskasak neguko gripeak, redio.