Tag Archives: Okerreko

Uztailak 13an Eibarren Ibon RG-rekin berriz

Hau sorpresa gustagarria. Hurrengo uztailak 13an, asteazkena, Ibon RG-rekin batera arituko naiz berriz, oraingo honetan gure bigarren etxe den Karrika tabernan. Baina gauza hori baino konplikatu eta interesgarriagoa da. UEU-k (Udako Euskal Unibertsitateak) ikastaroa antolatu du Eibarren Uztzailak 12 eta 13-rako eta hortik gure emanaldia. Ikastaroaren izena “Auzolana eta Herrigintza. Bizimodu komunitarioak berpiztuz” da, eta beraz, auzolanaren ideiari jarraiki, ahalik eta inprobisazio-emanaldi partehartzaileena egiten saiatuko gara.

auzolan ikastaroa

Bide batez, laster izango dugu sarean aurrekoan guardetxean egin genuen emanaldi-inprobisazioaren grabaketa. Laster-laster.

Larunbatean Donostiko Guardetxean

Ohore handia niretzat esplikatzea Larunbat honetan, ekainak 4, kontzertua (inprobisazioa hobe esanda) eskainiko dudala IbonRG Bilboko musikari handiarekin batera Donostiako Guardetxean. Bertan Artoartian ekimenaren bosgarren urteurrena ospatuko da. Gure emanaldiaz gain, egun osoan zehar hainbat kontu egongo dira: Pasioa, bazkaria, siestorium-a… Eta amaitzeko emanaldiak: Aipatu bezala Okerreko+IbonRg, Fernalia eta Gora Japon. Kartel super-polita esango nuke nik.

Ezagutzen ez duzuenontzat, IbonRg Bilbotik datorren multimusikari eta pluriempleado bat da. Musika tresna piloa abilezia handiz manejatzen ditu, eta hori hainbat proiektu ta kolaboraziotan gauzatzen da: Eten, Le Noise, Gol Portero, Xabier Montoia… Era berean Kafea eta Galletak egitasmoaren antolatzaileetako bat da. Eta beste mila gauza ere. Eta bueno, larunbateko saioan arituko gara bera eta biok, ni kitarra eta pedaltxoekin eta bera ahotsa eta saxoarekin. Biok ere testu gutxi batzuk eskuetan hartuta. Ea zer pasatzen den… Ni behintzat oso pozik nago ya, berarekin saioa egiteko ideiarekin emozionatuta.

Tipo interesante itxura duen mutiko jator hau da Ibon:

Ibon RG

Artoartian Kartela